Elkartasun ekimenak

'Txoria Txori' kantatzeko gonbita

Ubane Madera Zangitu 2020ko martxoaren 24a

Plaentxia Kantuan ekimeneko kideak.

Plaentxia Kantuan ekimenak dei egin die soraluzetarrei, barikuan, martxoaren 27an, Txoria Txori kantua elkarrekin abesteko, leihoetara edo balkoietara irtenda. 20:00etako txaloen ondoren da hitzordua.

Plaentxia Kantuan ekimeneko partaideek eurek abestuko dute Txoria Txori, eta nahi dute herritarrek ere eurekin batera abestea. Eguneroko txaloen ondoren egin dute hitzordua; txaloek, 20:00etan hasi eta bost minutu inguru irauten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.