Elkartasun ekimenak

Ion Varela maker-ak Osakidetzarako maskarak egin ditu

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 23a, 11:15

Osakidetzako langile bat Varelak egindako maskara jantzita,

Tantaka-tantaka geroago eta makers soraluzetar gehiago azaleratzen ari dira. Adibidez, Ion Varelak jakinarazi du bera ere ari dela maskarak egiten, Osakidetzarako. Gaur, 14 entregatuko ditu. Eta gertu dago, baita ere, behar duten heritarrendako egiteko: 666 27 97 94. 

Ion Varelak ere 3D inpresora baliatuta egiten ditu maskarak. Oraingoz, Osakidetzako langileendako egiten aritu da, haiek zipriztinetatik-eta babestekoak, "baina neuk ere egin dut Iosunek eta Anderrek egin dutena moduko maskararen bat, beraz,  herrian beharra izanez gero, neu ere egiteko prest nago". 

Gaur, esaterako, Osakidetzan berak egindako 14 maskara entregatuko ditu. Kontatu duenez, DYAk Gipuzkoan 1.000 halako entregatuko ditu gaur, makers komunitateak egindakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.