Pentsio publikoen aldarria etxetik

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 23a, 12:00

Astelehenerokoari eutsita, eta ezin direnez protesta egitera kalera irten, Soraluzeko Pentsiodunen Mugimenduak etxe, leiho eta balkoietara eraman du pentsio publiko duinak aldarrikatzeko ekimena.

Helduak dira, asko nagusiak, beraz, koronabirusaren eragina gertuen senti dezaketenak. Hori, eta konfinamendu egoera tarteko, Soraluzeko Pentsiodunen Mugimenduak bertan behera laga zituen astelehenero egiten zituzten elkarretaratzeak.

Horrek, baina, ez die eragotzi asteleheneroko protesta egitea, eta halaxe egin dute gaur, Plaentxia.eus plataforma baliatuta, asteroko hitzordua gordeta: 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.