Lan eta lan dihardu Cristina Albisua jostunak. “Benetan” behar dituenarentzat maskarak egingo zituela iragarri zuenetik, 66 egin ditu, eta gehiago ditu egiteko. “Orain arteko eskaerak bukatzen ditudanean, egoitzarako egingo ditut”, kontatu du.
Bihar, astelehena, 40 maskara entregatuko ditu Iratxon.
Maskara jantzita
Atzo, zapatua, orain arte egindako maskarak Iratxo goxo-dendan laga zituen, eskatzaileek bertatik hartzeko. Eta gaur, domeka, haiekin jantzita ibili dira lanean saltzaileek. Argazkian, Leire Mendizabal okina.
Bihartik, aurrera, berriz, Albisuarendako telak-eta batzeko kaxa egongo da Iratxo Goxo-dendan ipinita, maskarak egiten segi dezan. Herritarren sarea antolatuko da horretarako. Hala, batzen den materiala berari norbaitek eramango dio etxera, jostuna ezin da-eta kalera irten.