Prebentzio neurriak berebizikoak diren egun hauetan, deigarria da jendaurrean lanean dihardutenak, batik bat, osasun arloan dihardutenak maskara barik ikustea.
Blanca Ibañez Antolin farmaziako langileen kasua da hori. Bizi duten egoerarengatik haserrea eta ardura sumatzen zaie.
Euren egoera salatzeko, mostradorean ipinita dute, herritar guztiek ikusteko moduan, Gipuzkoako Farmazialarien Elkartetik martxoaren 14an, zapatua, bidalitako mezua.
Haren arabera, jakinarazi zieten Euskal Herriko Farmazialarien elkartetik lanean ari zirela FFP-2 motako maskarak lortzeko, langileendako eurendako, bada oraindik ez zaizkie ailegatu.