Koronabirusa

Bi gazte salatu dituzte, kalean arrazoi barik ibiltzeagatik

Erredakzioa 2020ko mar. 19a, 08:29

Kalea hutsik, zapatuan.

Kalera irtetea debekatuta dagoen honetan, Soraluzen ere hasi dira salaketak jartzen, kalera arrazoi justifikatu barik irtetearren.

Atzo, eguaztena, bi salaketa jarri zituzten Soraluzen, kalera irteteko debekua ez errespetatzearren.

Iker Aldazabal alkateak jakinarazi duenez, 14-25 urte bitarteko bi gazte salatu dituzte, "kalean arrazoi zehatzik gabe ibiltzearren".

Zigorra

Bata Ertzaintzak salatu du, eta bestea Udaltzaingoak. Biei ezarriko diete "dagokien zigorra".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.