Koronabirusa

Gaur, ilara luzeagoak, baina genero faltarik ez

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 19a, 10:05

Atzo goizean, ilara luzeak sortu ziren udalerriko saltokietan, gaur jai-eguna dela-eta. Hori bai, ez da luze itxaron behar izan saltokietara sartzeko, neurri bereziak zaindu beharrak luzatu ditu ilarak. Gainera, ez da batere generorik falta. Datozen egunotan, San Joseko zubia dela eta, saltokiek moldatu egingo dituzte ordutegiak.

Atzo, jai-egun bezpera, azken egunotan baino herritar gehiago ibili zen kalean erosketak egiten. Horren eraginez, pertsonen arteko distantziak gorde egin behar direnez eta saltoki barruetan egon ahal diren herritarren kopurua mugatu egin denez, ilara luzeak ikusi ziren saltoki eta zerbitzu guztien kanpoko aldean.

Edozein modutan, saltokietako apalak beteta daude, eta saltzaileek azpimarratu dute generorik ez zaiela faltako datozen egunotan. Hori bai, datozen egun bereziei begira, gehienek moldatu egingo dituzte ordutegiak. 

Komertzioen ordutegia zubiko egunetan

Hala, bihar, barikua, eta bihar, zapatua, goizez bakarrik egongo dira zabalik honako saltokiak:

  • Kooperatiba,13:30ak arte; Iñarra harategia; Mari Mar harategia; Criado fruta-denda; Juan Mari arrainduna; Triskel, Belarrak, Amparo Autoservicio eta Estankoa.
  • Correosek ordutegia murriztu egin du; jendaurrekoa honakoa da: 09:30-12:30. Zapatuan itxita izango da. Eta gutxieneko zerbitzuekin dabiltza. Barruan, bestalde, langile bakarrak dihardu, beraz, herritar bi egon daitezke barruan batera.

Goizez eta arratsaldez zabalik zapatuan:

  • Farmazia (arratsaldeko ordutegia murriztu egingo du) eta Etxabe harategia.

Eguenetik domekara zabalik izango dira egunero, baina bakarrik goizez:

  • Mendizabal okindegia (gaur, eguenean itxita); Bolintxo okindegia; Iratxo goxo-denda ; Musta eta Txuritxu gozotegia.