Kalonge kaleko pisu batean bizi dira Andrea eta Eneko (bikotea), euren bere bi alabekin, Ihintza eta Arlenerekin, 7 eta 4 urte dituztenak. Guraso biak lanean diharduten arren, Andreak bi astetik behin egiten du lan kanpoan eta aste honetan etxean egoteko moduan dago.
Atzo eta gaur, umeekin eskolako etxekolanak egiten hasi dira: “Irakasleek etxekolan mordoxka bat bidaltzen diete emailez: irakurketa, matematikak, musikam ingelesa aste guztirako… Eta hori oso ondo dago baina etxea ez da eskolako gela eta ez da erraza hemen umeak etxekolanak egiten edukitzea, edozerekin distraitzen dira-eta. Umeek etengabe dihadute telebista eta mobila eskatzen eta gainera etxekolanak ordenagailuz egin behar dituzte”.
Ostera, modu sanoagoan distraitzeko lagun onak dituzte etxean. “Bi txakur ditugu, Festa eta Josi, bi perikito, eta arrainak. Animaliak gobernatzea entretenimendu ona da bai guretzat eta bai umeentzat eta zakurrekin jolastea ere bai. Tarteka estropizioren bat edo beste ere egiten dute baina tira... Azken egunotan, batek baino gehiagok eskatu digu txakurra, paseoan irten ahal izateko. Kar kar kar!”.
“Egunerokoa konplikatua da. Jaleo bat da. Umeak, etxekolanak, jana preparatzea, bataren eta bestearen bideo-deiak atenditzea… Joan zen ostegunetik gaude etxean eta egoera honetara ohitzea ez da erraza, umore ona eta pazientzia behar dira.”
Oharra: Irakurle, datozen egunetan, asmoa dugu Plaentxia.eus-en antzeko artikuluak lantzen jarraitzeko, soraluzetarren bizi-esperientziak ezagutuz. Beraz, asko eskertuko genizuke interesgarri iruditzen zaizkizun esperientzien berri ematea, 605706086 mugikorrera idatzita edo deituta. Eskerrik asko eta besarkada bat.