Elkartasun ekimenak

Gaurko txaloak egoitzakoendako

Ubane Madera 2020ko mar. 18a, 08:10

Egoitzako hainbat langile. Argazkia: artxiboa.

Sare sozialak baliatuta, eskatu dute gaur iluntzeko txaloak izatea egoitzetako langileendako, egoiliarrendako eta haien senideendako izatea. Hitzordua: 20:00etan.

Azken egunotan, herritar askok txaloak jotzen ditu iluntzero, koronabirusaren aurrean ere lanean dabiltzanei eskerrona erakusteko.

Bada eskatu dute gaurko txaloak, eguaztena, egoitzetakoendako izan daitezen: bertako langileendako, egoera latza izan arren, lanean dabiltzalako.

Egoiliarrendako, beldurrez bizi baitira egoitzetan, eta gainera ezin dituzte senideak ikusi.

Egoiliarren senideendako, familiako kide baliotsuak egoitzetako langileen esku laga baitituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.