Egunotan Soraluzen zerbitzua ematen ari diren saltokiek ordutegi berriak izango dituzte, gaurtik bertatik:
Normal zabalik:
- Farmazia biak.
- Iñaki Etxabe harategia.
Goizez zabalik; arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara:
- Kooperatiba, Criado fruta-denda, Vidal fruta-denda, Musta, Amparo, Bolintxo okindegia, Iratxo goxo-denda, Triskel, Iñarra eta Marimar harategiak, Estankoa eta Txuritxu.
Arratsaldez itxita:
- Mendizabal okindegia; Ehuneko denda (Todo a 100) eta Belarrak.
Itxita:
- Mapfre, MGS Aseguruak, Josu bitxidenda.
Datozen jai-egunetan, barikuan eta zapatuan:
- Hainbat saltokik goizez bakarrik zabalduko dute, Iratxo goxo-dendak, esaterako.
Whatsapp zerbitzua
- Bestalde, whatsapp zerbitzua duten saltokietako ugazabek adierazi dute, ahal dela, whatsapp zerbitzua erabiltzeko, eta zailtasuna dutenei etxera eramango dizkietela erosketak: Marimar harategia: 608 59 48 00; Triskel: 688 71 06 39; Ehuneko denda: 629 94 67 45; MGS Asegurua: 646 52 26 59; Mapfre: 688 64 03 64.
Bizikale merkatarien elkartetik esplikatu dutenez, ordutegiak egokitzearen arrazoia da zerbitzua ematen segitu egingo dutela, baina aldi berean, nahi dutela ahalik eta jende gutxien kalera irten eragitea.
Dendetan zaindu beharreko neurriak:
- Banaka sartu, distantzia mantenduz.
- Denda barruan plastikozko eskularruak erabili.
- Denda barruan metro bateko segurtasun distantzia mantedu.
- Ahal den neurrian, ordainketak txartel bidez egin.
Erosketa arduratsua
Horrez aparte, azpimarratu dute produktuak, elikagaiak eta abarrekoak soberan daudela Soraluzeko saltokietan eta biltegietan, eta beraz, herritarrei eskatu diete "erosketa arduratsua" egiteko.
Informazioa
Norbaitek informazio praktikoa edo beharrezkoa helarazteko beharra baldin badauka: 699 86 87 29 (Ubane).