“Bizitzak ahalik eta normaltasun handienarekin jarraitu ahal dezan, eta herritarren osasun publikorako bermeak izan ditzan”, Debabarreneko Mankomunitateak iragarri du etxeetako hondakinak biltzen segitu egingo dutela, baita alarma egoeran ere. Azpimarratu du hondakin bilketa funtsezko zerbitzuetako bat dela:
Hori bai, neurri bereziak hartu dituzte. Honakoak:
-
Edukiontzi grisak zabalik lagako dituzte, herritarrek ukitu beharrik ez izateko.
-
Tamaina handiko zaborren bilketa eten egingo dute.
-
Bilketako langileek hiru txandatan egingo dute lan, kutsatzeak saihesteko.
-
Langileek babes-neurri bereziekin egingo dute lan.
Gaixoen hondakin-poltsak
Bestalde, koronabirusa duten gaixoen hondakin-poltsekin honela jokatuko dute:
-
Hermetikoki itxita bota behar dira.
-
Bakarrik gris koloreko edukiontzietara bota beharko dira. Ez marroietara, ez horietara eta ezta edukiontzi inguruetara ere. Bakarrik edukiontzi grisetara.
-
Poltsa horiek erraz identifikatzeko moduan bota behar dira, zinta isolatzaileekin lotuta, adibidez.
Gainerako hondakinak:
-
Zuzenean zabortegira edo errausketara bideratuko dituzte. Zabor poltsak ez dituzte inolaz ere zabalduko.
-
Aldez aurreko tratamendua behar badute, automatikoki egingo da hori, poltsak ukitzeke.
-
Hondakinak bereizita botatzen segitu behar da.
-
Garbiguneak zabalik mantenduko dira, baina ezin da ezer laga haen kanpoko aldeetan.
Kale garbiketa
Kale garbiketari dagokionez, sodio hipokloritozko urarekin garbituko dituzte eskualdeko udalerri guztietako kaleak.