Egunetik egunera aldatzen doan egunerokotasunaren baitan, atzo, astelehena, GOL lantegian erabaki zuten, bulegoan diharduten hainbat langilek etxetik jardungo dutela gaurtik.
Ez da horrela izango, baina, biltegiko eta produkzioko langileekin. Enpresako produkzioak martxan segitzen du, beraz, haiek lanera joan beharko dute.
EAEko enpresarien elkarte Confebaskek, berriz, malgutasun neurriak proposatu ditu, azpimarratuz enpresa guztiei edo ia guztiei eragingo diela koronabirusaren krisiak, halanola: ERTEak, kotizazioak atzeratzea eta beste.