Soraluzeko Udalak bando bitartez gogora ekarri du alarma egoerak iraun bitartean, debekatuta dagoela kalera irtetea.
Salbuespenak honakoak dira:
1.-Elikagaiak, farmaziako produktuak eta lehen mailako oinarrizko beharretarako produktuak erosteko.
2.- Osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduetara joateko.
3.-Lantokira joateko, lan, lanbide eta eginkizun profesionalak burutzeko.
4.-Ohiko bizilekura itzultzeko.
5.-Adinez nagusiei, adintxikikoei, mendekotasuna eta ezgaitasuna duten pertsonei, eta bereziki, bulnerableak diren pertsonei laguntza eta zaintza emateko.
6.- Finantza eta aseguru erakundetara joateko.
7.-Ezinbesteko arrazoiengatik eta premia egoerengatik zerbait egiteko.
8.-Beste edozein antzeko jarduera burutzeko. Hau beti banaka edo bakarka egingo da, salbu, ezgaitasuna duen beste pertsona bati laguntzeko ez bada (orduan binaka atera daiteke kalera) edo justifikatutako beste arrazoiren batengatik.
9.-Aurreko jarduerak gauzatzeko, ibilgailu partikularrak erabilera publikoko bideetan ibil daitezke, edota gasolindegitara joan daitezke, gasolinaz hornitzeko.
Prozedura administratiboak atzeratuta
Bestalde, Udalak gogora ekarri du berarekin izan beharreko harremanak telefonoz edo telematikoki bideratu behar direla.
Horrekin batera, azpimarratu du atzeratu egin dituztela zeregin burokratiko guztiak: "Alegazio epeak, errekurtso epeak, preskripzio epeak, kaduzitate epeak, izen emate epeak, e.a. Ondorioz, ez dago agiririk aurkezteko premiarik inolako Adminitrazio publiko zein epaitegietan".
Udal zerbitzuekin harremanak
Udalarekin harremanetan jartzeko bideak honakoak dira:
Udaletxeko harrera bulegoa
Tlf. 943753043
e-maila: udala@soraluze.eus
Udaltzaingoa
Tlf. 943753024
e-maila udaltzaingoa@soraluze.eus
Gizarte Zerbitzuak
Tlf. 943750056 gizarte@soraluze.eus
Tlf. 943750054 gizartezer@soraluze.eus
Boluntarioak
BOLONDRES bezala aritzea nahi baduzu; Kontaktuko pertsona Sonia (Gurutze Gorria): 610710782.