Koronabirusa

Kooperatiban neurri zorrotzagoak, bihartik

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 15a, 18:23

Kooperatibako langilea guanteekin, barikuan.

Bihartik, astelehena, Kooperatiba barruan, gehienez, 15 pertsonako multzoak egon ahalko dira; denda barruan plastikozko eskularruak derrigorrez erabiliko dira eta pertsonen artean metro bateko segurtasun distantzia gordeko da.

Datozen egunotan zerbitzua ematen segituko duten udalerriko saltokietan neurriak zorroztu egingo dituzte. Kooperatibako Errektore Kontseiluak esaterako, erabaki du, bihartik, astelehena,“langileen eta bezeroen osasuna bermatzeko” honako hiru neurriak jartzea abian:

  • Denda barruan, gehienez, 15 laguneko multzoa egon daiteke.

  • Denda barruan, plastizkozko eskularruak derrigorrez erabiliko dira.

  • Pertsonen artean metro bateko segurtasun distantzia gordeko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.