Gaur goizean, Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordeak bilera egin du, eta bertan hartutako erabakien berri eman du ondoren Iñigo Urkullu lehendakariak.
Itxi
Urkulluk iragarri duenez, bihar, domeka, indarrean sartuko da gaur adostu duten agindua: eguneko zentroak itxi, baita ere tabernak, kafetegiak, elkarte gastronomikoak eta kirol azpiegitura publiko zein pribatuak. Eta itxi egin beharko dira otoitz egiteko zentroak ere.
Horrekin batera, adineko zentroetara egiten diren bisitak murriztea eskatu du, eta haietara joaten diren guztiei prebentzio neurriak aplikatzea. Soraluzeko egoitzan, adibidez, badabiltza neurriok lehenagotik aplikatzen.
Gaurtik
Lehendakariak esplikatu du neurriok bihar sartuko direla indarrean, lehenago buletinean argitaratu beharra baitago; halaber, eskatu du neurriok gaurtik bertatik aplikatzen hastea.