Supermerkatu handietan ez bezala, Soraluzeko saltokietan, oraingoz, ez da produkturik falta, ezta komuneko paperik ere. Hala ere, atzoko egoerarekin alderatuta, hainbat produktutan salmenta asko handitu dela igarri dute, eta oro har, herritar asko dabil erosketa handiak egiten. Hori bai, kalean jende gutxiago dabil, baita tabernetan ere.