Koronabirusa

Komertzio batzuk itxita eta beste batzuk prebentzio neurriak hartuta

Egoitz Unamuno 2020ko mar. 13a, 21:49

Egunean zehar, herriko hainbat komertziok jakinarazi dute ateak itxi dituztela eta beste hainbatek, oraindik itxi ez arren, prebentzio neurriak ezarri dituzte. Argazkiak: Ubane Madera.   

Ondorengoak dira dagoeneko itxi dutela jakinarazi duten komertzioetako batzuk: Gogortuz Fisioterapia Zentroa, Aritz Laskurain Osteopatia Zentroa, KLB6 erropa denda eta MGS Aseguruak. Beste hainbatek, itxi ez arren, prebentzio neurriak ezarri dituzte: plastikozko eskularruak jantzi, aforoa mugatu, jakiak plastikoz estali... 

Komertzioak oro har eta tabernariak bereziki, erakunde publikoen jakinarazpenaren zain daude. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.