Koronabirusa

Txurruka Jatetxea ere itxi dute

Egoitz Unamuno 2020ko mar. 13a, 20:00

Gaur arratsaldean erabaki dute jatetxea ixtea "herritarren osasunarengatiko ardurarengatik", eta itxita izango dute koronabirusak eragindako larrialdi egoera "oneratu arte". 

Ikerne Laskurain Txurrukako arduradunak jakinarazi dio Plaentxia.eus-i jatetxea itxi dutela. "Lotsagarria da hemengo erakundeek ostalaritzan oraindik neurririk hartu ez izana, gainerako aktibitate guztiak bertan behera lagatzen ari direnean. Erakundeek ostalarioi osasun baldintza oso zorrotzak ezartzen dizkigute  eta ez da normala gertatzen ari den guztiarekin oraindik ezer komunikatu ez izana. Alkateari ere adierazi diogu gure kexua. Gaur hainbat bezerok deitu digute erreserbak bertan behera lagatzen dituztela esateko eta beste hainbat prest zeuden etortzeko. Egoera horren aurrean eta dagokigun arduragatik jatetxea ixtea erabaki dugu eta itxita izango dugu larrialdi egoera oneratu arte".