Atzo, eguena, ikastetxeak eta azpiegitura publikoak itxita izango zirela jakin ondoren, gaur goizean, herritar asko aritu da hainbat egunetarako erosketak egiten. Beteta izan dira, batik bat, Kooperatiba eta harategiak. Edozelan ere, saltokietan beteta dituzte apalak, eta biltegiak ere beteta daudela azpimarratu dute.
Goizeko lehen orduetan kaleak huts samar izan diren arren, goizak aurrera egin ahala, saltokiak geroago eta beteago izan dira. Kooperatiban, esaterako, batik bat, kontserba potoak, pasta, irina, lixibak, komuneko papera eta desinfektatzaileak erosten aritu da jendea. Harategiak ere beteta izan dira, eta oro har, hainbat egunetarako erosketak egin ditu gaur herritar askok.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!