Koronabirusa

Kultura jarduera guztiak bertan behera

Ubane Madera 2020ko mar. 12a, 20:49

Soraluzeko Udalak bertan behera laga ditu datozen 15 egunotarako aurreikusitako kultura jarduera guztiak.

Gaur arratsaldean egindako batzarrean, Soraluzeko Udaleko Kultura batzordeak erabaki du bertan behera lagatzea bihar hasi eta datozen hamabost egunotan egitekoak ziren kultura jarduera guztiak.

Esaterako, bihar ya Udal liburutegia ez dute zabalduko eta  ez da antzerki-saiorik izango.

Oro har, kultura agendan iragarritako ekitaldi guztiak geratu dira bertan behera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.