Koronabirusa

Eskola kirola, pilota eta robotika bertan behera

Umeak pilotan. Argazkia: artxiboa.

Eskolaz kanpoko jarduera gehienekin egiten ari diren modura, bertan behera laga dituzte eskola kirolari dagozkion jarduerak, pilotari dagozkionak eta baita robotikakoak ere.

Gaur arratsaldean izan dute eskola kirolari dagokion azken entrenamendua, nahiz eta ume gutxi joan.

Datozen 15 egunotan, beraz, ez da ez partidurik eta ezta ere entrenamendurik izango.

Pilota eta robotika

Neurri bera hartu dute Soraluzeko Pilota Elkartean ere, Gipuzkoako Euskal-Pilota Federazioaren eta bihar ya ez da entrenamendurik izango. 

Bestalde, eskolaz kanpoko jardueren artean, Robotika eskolak bertan behera laga dituzte dagoeneko.