Koronabirusa

Odol ateratzeak normal egingo dituzte

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 12a, 16:45

Itxaropena Erretiratuen Elkartea itxita egon arren, Odol Emaileen Elkartetik jakinarazi dute, bihar, barikua, normal egingo dituztela aurreikusita zituzten odol ateratzeak. Itxaropena elkarteko areto nagusia erabiliko dute, ohi moduan. Eta ordutegia ere betikoa izango da: 18:30-20:30.

Herriko odol emaileei odola ematera joateko deia egin die, bada, Soraluzeko Odol Emaileen Elkarteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.