Koronabirusa

Musika Eskola bihartik itxita

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 12a, 16:04

Umeak eta irakasleak Musika Eskolan.

Musika Eskolatik jakinarazi dute bihartik itxita izango dela eskola, martxoaren 27ra arte. Era berean, martxoaren 25ean egitekoak ziren Udaberriko kontzertua bertan behera laga dute.

Soraluzeko Musika Eskolako zuzendaritzak urgentziazko whatsapp bitartez jakinarazi du bihar hasi eta martxoaren 27ra arte itxi egingo dutela ikastetxea, Eusko Jaurlaritzaren aginduz.

Aztertzen

Nagore Sanz zuzendariak esplikatu duenez, gurasoei ahalik eta lasterren ohartarazteko asmoz zabaldu dute whatsapp mezua, eta bihar, komunikazio ofiziala helaraziko zaie gurasoei. Hark gaineratu du galdutako eskolak zela berreskuratu, eta bestelako zehetasunak aztertzen dihardutela, eta erabakiak hartzen dituztenean komunikatuko dituztela. 

Edozelan ere, aurreratu du Udaberriko kontzertua bertan behera lagatzea erabaki dutela dagoeneko. Martxoaren 25ean egin behar zuten hura. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.