Koronabirusa

Ludoteka bihartik itxita, eta domekako ibilaldi neurtua bertan behera

Ubane Madera 2020ko mar. 12a, 15:08

Umeak ludotekan. Argazkia: artxiboa.

Ludotekatik jakinarazi dute bihartik itxita izango dela zerbitzua. Domekan egitekoak ziren ibilaldi neurtua ere bertan behera laga dute.

Bestelako zerbitzuak moduan, bihartik itxita izango da ludoteka, martxoaren 30era arte, hasiera batean. Gaur arratsaldean, baina, zabalik egongo da.

Bestalde, domekako ibilaldi neurtua ere bertan behera laga dute, Gipuzkoako Mendi Federazioaren gomendioari kasu eginez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.