Apurka-apurka, bertan behera lagatzen dabiltza Soraluzen datozen egunotan egitekoak ziren ekimenak.
Salaketa whatsapp-profiletan egiteko deia
M8 plataformak bertan behera laga du Abantoko hilketak salatzeko biharko deituta zeukan elkarretaratzea eta herritarrei eskatu die elkarretaratzea iragartzen zuen kartelaren irudia whatsappeko profiletan jartzea. "Gogor gaitzesten dugu erailketa matxista, eta eskatzen dugu sinbolikoki bidalitako kartela whatsappeko profiletan jartzea. Kalera ezin gara irten baina ez gara isiltzen!".
Txistudantza
Erabaki bera hartu dute Soraluzeko dantza taldeak eta txistulari taldeak, alegia, bertan behera laga dute biharko Txistudantza eguna. "Ezin gara arriskatu. Asmoa da aurrerago egitea", gaineratu dute.
Pentsiodunak eta futbola
Bide beretik, Sora Futbol Taldeko ekipoek ez dute futbol partidurik jokatuko asteburuan, Sorako presidente Alberto Goenagak jakinarazi duenez.
Eta pentsiodunen mugimendutik jakinarazi dute astelehenean ez dela elkarretaratzerik izango.
Halaber, Plaentxia Kantuan ekimenak astelehenero egiten duten entseguak ere bertan behera laga dituzte.