M8 plataformaren oharra

Egoitz Unamuno 2020ko mar. 12a, 15:00
Pasa den martxoaren 8an egindako elkarretaratzea plazan.

M8 plataformak oharra zabaldu du biharko elkarretaratzea iragartzen zuen kartelaren irudia whatsappeko profiletan jartzeko eskatuz, salaketa "sinboliko" modura.  

M8 plataformak ondorengo oharra zabaldu du eguerdian: "Koronabirusa dela eta, hartzen ari diren azken neurriak kontutan hartuta, elkarretaratzea bertan behera uztea erabaki dugu. Hala ere, gogor gaitzesten dugu erailketa matxista, eta eskatzen dugu sinbolikoki bidalitako kartela whatsappeko profiletan jartzea. Kalera ezin gara irten baina ez gara ixiltzen!".

 

Abantoko hilketa

Hilketa atzo gertatu zen Abanton (Bizkaia), Sanfuentes auzoan. Eguerdian, Miren Uranga eta Paola Mendez 54 eta 24 urteko emakumeak, ama-alabak, hilda aurkitu zituzten etxebizitza batean. Ertzantzak esanetan, emakumeak labankadaz hil zituzten.

Atzo arratsaldean, 60 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Portugaleten, hildako emakume nagusiaren mutil-laguna bi emakumeak hiltzea leporatuta.