TRAILERRA

Maiatzaren 17an estreinatuko dute 'Patria'

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 12a, 13:05

HBO plataformak Patria telesailaren trailer ofiziala argitaratu du. Eta telesailaren estreinaldiaren data ere ezagutarazi du: maiatzaren 17a. Hala ere, mundu mailan martxoan estreinatuko dute.

Beste inon baino lehen, Frantzian ikusiko dute Patria telesaila. Series Mania izeneko festibalean lehiatuko da Aitor Gabilondok produzitu, eta besteak beste, Soraluzen grabatutako telesaila. Martxoaren 28an estreinatuko dute, Lillen.

Ondoren, maiatzean estreinatuko dute telesaila, telebista bitartez, HBO plataforman; maiatzaren 17an, hain zuzen.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.