Fanny Mertzeria itxi egingo dute hilabete amaieran

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 12a, 11:00
Fanny Mertzerian produktuen likidazioa iragartzen duten kartelak, erakusleihoan.

“Zenbakiek ez dute ematen”. Arrazoi horrexegatik itxi egingo dute Fanny Mertzeria, hilabete amaieran itxi ere. Aurrerantzean, Fanny Mosqueirak etxetik segituko du konponketak egiten: “Horrela, behintzat, lokalaren alokairu gastua aurreztu egingo dut”, esplikatu du.

2017an zabaldu zituen ateak Fanny Mertzeriak, Santa Ana kalean. Hasierako bi urteetan, negozioak “ondo” funtzionatu zuen, baina azkenaldian “asko jaitsi” dela dio Fanny Mosqueirak. Saltokiarengatik ere alokairua ordaindu behar du dendariak. Eta bata eta bestea gehituta, ez zaizkio zenbakiak ateratzen. 

Horrexegatik erabaki du saltokia ixtea. Hori bai, Mosqueirak azpimarratu du aurrerantzean etxetik segituko duela jantzien konponketak egiten. Telefono bitartez jar daiteke berarekin harremanetan: 688 81 53 92.