Koronabirusa

Lasaitasunerako mezua, anbulatoriotik

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 12a, 09:54
Soraluzeko anbulatorioa.

Koronabirusa dela-eta, “lasaitasunerako eta baikortasunerako” mezua helarazi dute anbulatoriotik, Lourdes Letona medikuaren eskutik. “Ikusi dugu birusak zein garapen izan duen Txinan, eta ez da izan gripearena baino gogorragoa”, adierazi du. Medikuak, besteak beste, isolamendu neurriak hartzearen garrantzia azpimarratu du. 

Hona hemen Soraluzeko anbulatoriotik herritarrei helarazi dieten mezua, Plaentxia.eus ataria baliatuta.  

“Une honetan bizi dugun egoeraren aurrean, baikortasun eta lasaitasun mezua helarazi beharra dago. Ikusi dugu birusak zein garapen izan duen Txinan, eta ez da izan gripearena baino gogorragoa. Normala da gaixotzeko edo ingurukoak gaixotzeko beldur izatea, baina beldur horrek zuhurrago izatera eraman behar gaitu, ez histerikoago. 

Osakidetzaren jarraibideak bete egin behar dira, eta whatsapp bitartez ailegatzen diren buloak ez sinistu. Ondo informatuta egon nahi badugu, Osakidetzaren, Espainiako Osasun Ministerioaren  edo MOE Munduko Osasun Erakundearen web orriak kontsulta daitezke”.