Covid-19 koronabirusari aurre egiteko adinekoen egoitzetarako hartu diren erabakiez gainera, besteak beste, adinekoak elkartzen diren guneetara ere prebentzio-neurriak zabaltzeko gomendioa egin zuen atzo iluntzean Nekane Murga Osasun Sailburuak.
Izan ere, adineko asko elkartzen dituzten jarduerak (karta-jokoak, bingoak…) Osasun Sailak luzatutako eta leku guztietan hartzen ari diren arretazko neurrirekin bateragaitzak baitira.
Gomendioari segituz, gaurtik, itxita izango da Itxaropena erretiratuen elkartea, eta baita bertako ileapaindegi zerbitzua ere.
Egunotan, ekitaldi ugari
Ikusteko dago bestelako azpiegitura eta jarduera publikoekin zer gertatuko den, egunetik egunera neurri berriak hartzen baitabiltza.
Soraluzen, behintzat, ekitaldi ugari daude aurreikusita datozen egunotarako: odol ateratzeak, antzerkia, eskola kirola, Txistudantza eguna, Rock Gaua, futbol partiduak eta ibilaldi neurtua, bestelakoen artean.