Azken hogeita hamar urteetako bilakaera aztertuta, Soraluzeko andre langileen garapena begi-bistakoa da: askoz gehiago dira, gizonekiko aldea murriztu da…
Baina azken 10 urteetan andreen eta gizonen arteko aldea ez da ia txikitu, motelaldia ia erabatekoa izan da.
Azken hogeita hamar urteetako hobekuntzaren arrazoi nagusiak garbiak dira: nesken belaunaldi berriak lan merkatura sartzen ari dira, eta duten prestaketa ere askoz hobea da.
Zergatik motelaldia?
Eta azken urteetan bi puntu horiek ez dira aldatu: andreak sartzen ari dira lan merkatura, lehen moduan; eta prestaketa maila ez da apaldu. Beraz, motelaldiaren arrazoia ez dago garbi, beste nonbaiten bilatu beharko da:
- 2008 urtean hasitako krisia? Bai… baina gizonak hobeto irteten ari dira krisitik emakumeak baino.
- Emakumeek lanaldi partzialeko lanak hartzen ari direla? Hala balitz, zenbat eta zergatik jakin behar.
- Ikasketa motak? Soraluzen, 2000. urtetik aurrera ikasketa ez teknikoak dutenak gero eta gehiago dira, eta agian lana bilatzeko arazoa izan daiteke.
- Arrazoi soziologikoak? Belaunaldi berrietan oraindik badira “gizonen” lanak eta “andreen” lanak?
- Zein da arrazoi nagusia?
- Beste arrazoiren bat?
- Denak batera?
Berdintasunerako bidean aurrera egiten jarraitzeko, ezinbestekoa da gaia lantzea: motelaldia egiaztatu, arrazoiak aztertu, irtenbideak bilatu eta, beharbada, martxan jarri.