Eguneko zentroko pertsianak kolpatuta

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 9a, 12:01
Pertsiana margotuta eta kolpatuta. Argazkiak: Soraluzeko Udala.

Zapatu arratsaldean, kolpatuta eta pintadekin margotuta azaldu ziren eguneko zentroko atzeko aldeko pertsianak. Alkateak ohartarazi du Udaltzaingoak identifikatu egingo dituela kalteak eragin dituzten bizilagunak, eta haien kontrako salaketa bideratuko duela. 

Asteburua joan eta asteburua etorri, udalerriko punturen bat apurketekin edo kalteekin azaltzen da. Horrek, besteak beste, diru-gastua dakarkio Udalari, kalteen konponketak egitearren. Ikusita halako jarrerek bere horretan segitzen dutela, Udalak erabaki du, aurrerantzean egileak identifikatu, eta haien kontrako salaketa bideratuko duela.