Herriko txistulariak eta dantzariak Plaza Berrian batuko dira dantza egiteko eta irekia izango den dantza saio "partehartzailea" egingo dute bertan. Aurten, ahalegin berezia egin nahi dute saioak parte-hartzaileak izan daitezen eta dei egiten diete dantzazaleei berauetan parte hartzera. Gainera, salda eta txorizoa jateko aukera izango da eta tragoxka bat hartzekoa ere bai.
Eguneko egitaraua ondorengoa izango da:
10:00etan Txistularien Kalejira
11:00etan bisita Zaharren Egoitzara
11:30ean parte-hartzaileen hamarretakoa Plaza Berrian.
12:00etatik 13:00etara Dantza saio partehartzailea Plaza Berrian.
13:00etan kalejira eta dantza poteoa herrian zehar.
14:30ean Partehartzaileen bazkaria Batzokian.
Iluntzean, kalejiran kalerik kale, dantza-poteoan.