Borobila forma sinple bezain indartsua da. Taldetasuna, batasuna, elkartasuna pizten da zirkuluan. Zer esanik ez borobil hori elkarri eskuak emanda sendotzen denean. Eskua eskuarekin, azala azalarekin, bakoitzak bere albokoekin ukitze fisiko horrekin, gorputzen kontaktuaren berotasunarekin, keinu sinple horrekin borobil osoa lotu eta norbanakoak konektatuta taldearen batasuna gailentzen da. Elkarri begira, guztion aurpegiak, begiak eta begiradak barruan dira, eta eskuen sareak ixten du zirkulua, babes eremua, espazio propioa, gure gunea.
Irradakan dantzatzeak daukan indar berezi horren erakusgarri da mundu zabalean hainbat kultura eta garai historikotan dantzatu direla eta dantzatzen direla emakumeak. Dantzarako egitura zaharrenetakotzat jotzen da borobila, komunitateen erritualetan, ezteietan eta suaren inguruko zeremonietan ohikoa.
Gehiago jakiteko, sakatu Dantzan izenaren gainean.