Emakume Langileen Nazioarteko Eguna

Soraluzeko andre langileak zenbakitan: andreen errentak (II)

Sorapedia 2020ko mar. 9a, 08:31

Soraluzeko andre langileen gaineko bosgarren kapituluan, udalerriko bizilagunen diru-sarrera maila adierazten duten pertzentilak errepasatuko ditugu. 

Grafikoak gizonen eta emakumeen pertzentilak erakusten ditu. Eta zer dira pertzentilak? Begira dezagun andreen pertzentila.

Grafikoan ikusten denez, 2017. urtean bertako andreen %40ko pertzentilak 7.529 euroko errenta zuen: honek esan nahi du, data horretan, Soraluzeko andreen %40ak errenta hori baino gutxiago kobratzen zuela, eta gainontzeko %60ak gehiago.

Grafikoak gizonen eta emakumeen pertzentilak erakusten ditu. Nabarmentzen den lehen gauza zera da, urte horretan gizonek emakumeek baino gehiago dezente gehiago irabazten zutela.

Gogoratu beharra dago, 2017. urtean Espainiako gutxieneko soldata (SMI) hileko 707,7 eurokoa zela; hau da, urteko 10.000 bat euro (707,7 € x 14 hilabete = 9.907,8 €). 

Erdiak iritsi ez

Soraluzeko emakumeen erdiak, baina, ez ziren maila honetara heltzen, hainbat arrazoirengatik: soldatapeko lanik egiten ez zutelako, pentsio baxuak zituztelako, egun osoan lanean jarduten ez zutelako… Nolabait esateko, lan mundutik kanpo zeuden. Gizonen kasuan, berriz, %20a besterik ez zegoen lan mundutik kanpo. 

Eta andreak lan munduan sartu eta gero ere, egoera ez zen parekoa gizonen eta andreen kasuan. Lan egiten zuten emakumeen %60ak (hau da, emakume guztien %30a) 10.000 eta 25.000 euroko diru-sarrerak zituen, gutxi gorabehera. Gizonen kasuan, berriz, ehuneko hori % 37koa da (hau da, gizon guztien %30a). 

Eta 25.000 euro (bi SMI t'erdi) baino errenta altuagoak, berriz, bakarrik emakumeen %20ak zuen (lan egiten zutenen %40ak); eta gizonen kasuan, %50ak (lan egiten zutenen %63ak). 

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.