EUSTATek 18 urtetatik gorakoen bataz-besteko errentak kalkulatzen ditu.
Zer dira errentak? Norberak kobratzen dituen edonolako diru sarrerak. Mota askotakoak dira, baina Soraluzen bi nabarmentzen dira: lan errentak eta transferentziak (hau da, pentsioak eta laguntza sozialak).
2001. urtean, emakumeen per capita errenta gizonenaren errenta baino %30 baxuagoa zen. Orduko biztanleria aktibo-motaren ondorioa zen hori; izan ere, garai hartan, lanean zebilen gizonen kopurua bikoitza zen lanean zebilen andre kopuruarekin alderatuta: %58 vs. %33.
Gainera, emakumeen profil profesionalak ere maila baxuagokoak ziren, eta ondorioz, soldatak apalagoak. Bestalde, gogoratu beharra dago datu hauen baitan ez direla kontuan hartzen beltzean edota soldata barik lan egiten zutenak: ume-zaintzan, gaixoen zaintzen, kontratu gabekoak, etxekoandrearenak....
Azkarrago hazi
Ordutik hona, bi epe desberdintzen dira. Hasierakoan (2001-2013), emakumeen errentak gizonarenak baino azkarrago hazten dira, eta epe honetan andreen lan errentak gizonen %30tik %50ra pasa zen, eta ondorioz errenta totalak gizonen %60ra heldu ziren. Zergatik? batik bat, andre gehiago sartu zirelako lan merkatuan (%33tik %41ra pasa zen); soldatak ere altuagoak izango ziren, belaunaldi gazteak jantziagoak dira-eta.
Geldialdia
Azken epean (2013-2017), hazkunde erlatibo hori gelditu egin da... eta baita pixka bat jaitsi ere. Aztertu egin beharko litzateke zergatik gertatu den hori, aipatutako epe horretan, emakume langile kopuruak gora egin baitu pixka bat (%41tik %43ra), eta haien heziketa maila handiagoa baita.