Gaur, barikua, 22:15ean hasiko da “feminismoa zehar-lerrotzat umorez” hartzen duen Erradikalak ginen bertso-antzerki ikuskizuna. Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria) dira protagonistak. 70 minutuko iraupena du saioak.
Datorren martitzenean, martxoaren 10ean, berriz, 18:30ean Zauri(ak) Erromena, Gorputza. Feminismoak izenburua duen dokumentala proiektatuko da antzokian, eta ondoren solasaldia egingo dute.
Eguenean segituko dute M8aren ingurukoek, umeendako Mari, Meri eta Lari antzezlanarekin (15:00). Galder Perezen testuan dago oinarrituta Eidabe taldeak taularatuko duen antzezlan hori, eta Maria Urcelay eta Yogurinha Borova dira protagonistak.
Eguenean, baita ere, baina helduei zuzenduta, Una cuestion de genero pelikula proiektatuko dute antzokian, 21:00etan hasita. Mimi Lederrek zuzendutakoa da filma, eta AEBtako Auzitegi Goreneko epaile Ruth Bader Ginsburg-en gaineko istorioa kontatzen du.
Azkenik, martxoaren 28an, Erlauntza antzezlana eskainiko dute antzokian. Vaivén produkzio-etxearen eskutik dator lan hori. Kepa Errasti aretxabaletarrak idatzitakoa da, eta Mireia Gabilondo du zuzendari, besteak beste.