Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna

Soraluzeko andre langileak zenbakitan: andreen langabezia (II)

Sorapedia 2020ko mar. 6a, 09:35

Langabeziaren garapena, grafikoan.

Soraluzeko emakumeen langabeziari begiratzen segituko zaio udalerriko andre langileen gaineko artikulu-sortaren hirugarren kapitulu honetan. Datu benetan positibo bat nabarmentzen da bertan, besteak beste: 1991-2006. urte bitartean, gizon langileen eta emakume langileen arteko aldea desagertu egin zen. 

Gizonezkoen eta andrazkoen langabe kopuruari begiratzen segituz, 1991tik aurrera, gizonak baino askoz ere andre langabe gehiago izan dira. Horren ondorioz, ehunekotan, aldea ere askoz handiagoa zen, lanean zeuden gizonak andreak baino askoz gehiago baitziren.

1991. eta 2006. urte artean, berriz, andre asko sartu ziren lan merkatuan, izan ere, orokorrean lanerako oso urte onak izan ziren. Eta horri esker, gizon eta andre langabeen arteko aldea desagertu zen.

Ildo beretik, baina kasu honetan krisialdiak eraginda, hurrengo urteetan, gizonen eta andreen langabezia maila oso antzekoa izan da ehunekotan, eta joera bera izan dute. 2011n, hori bai, andreen langabezia gizonena baino txikiagoa izan zen.
Hala ere, azken urteetan lau puntutako aldea dago bi generoen artean, kasu honetan, gizonen mesedetan.

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.