Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna

M8rako motorrak berotzen

Ubane Madera Zangitu 2020ko martxoaren 5a

Hainbat emakume sormen tailerrean parte hartzen.

Atzo iluntzean, eguaztena, sormen tailerra egin zuten Gaztetxean, M8 Plataformaren eskutik. Eta asteburuan “bide artistikotik” eta sormenetik segituko dute M8aren bueltako ekimenek:  zapatuan, 17:30ean Gorputza esnatu ta txispa piztu tailerra eskainiko dute Iratik eta Asunek (kiroldegiko pilates gelan), eta ostean, 19:30ean, herria apaintzeko triki-poteoa abiatuko dute. 

Martxoaren 8rako guztia gertu lagako dute egunaren bezperan, zapatuan. Izan ere, domekan, goizetik hasiko dira Martxoaren 8arekin lotutako ekimenak: 11:30ean, Irradaka dantza entseatuko dute Plaza Berrian; 12:30ean manifestazio mistoa egingo dute Plaza Berritik abiatuta, eta ondoren, Plaza Zaharrean dantza-saioa egingo dute. Eguna borobiltzeko, bazkari autogestionatua egingo dute Plaza Zaharrean eta 16:00etan serigrafia tailerra, hori ere Plaza Zaharrean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.