EH Bilduren ustez, Aldundiak "aitzaki" moduan erabili du epaiketa, lanak ez egiteko

Egoitz Unamuno 2020ko mar. 5a, 11:09

Unai Larreategiren esanetan, Aldundiak “bazekien gain aldeko betelanean urak bideratzeko lanak egitea berari zegokiola baina epaiketa "aitzaki" moduan erabili du "obrak ez egiteko", “auzi honetan bakoitzak dituen ardurak oso argi daude". 

Gaineratu duenez, "EH Bildu Aldundian egon zen garaian, proiektua prest gelditu zen, baina, gero, EAJ eta PSE-EE gobernuan sartu zirenean  ez zuten proiektua osotasunean gauzatu". EH Bildu alkatetzan zela egin zen zangaren inguruan, berriz, adierazi du “momentuko urjentziari” erantzuteko neurri bat izan zela. Horrekin batera, adierazi du arduradun politikoek "arduragaberiz" jokatu dutela: "eskerrak urte guztiotan ez den bestelako ezbeharrik gertatu".