Udala Aldundiaren erabakiaren zain

Egoitz Unamuno 2020ko mar. 5a, 11:07

Iker Aldazabal alkateak adierazi du gaia judizializatu zenetik, Udala epaiketa amaitzeko zain egon dela, “ardura Aldundiarena delako”.

Esan du duela bi aste jakin zuela epaiaren berri eta ordutik hiru aldiz deitu diola Mikel Uribetxeberria Aldundiko errepidetako zuzendariari, Aldundiak egin asmo duenaren berri ezagutu eta ondoren Luis Platari jakinarazteko: “Mikel Uribetxeberriak esan dit epaia baloratzen ari direla eta horretxen zain gaude”. Platak salatu duen babesgabetasuna aipatuta, berriz, alkateak esan du hori bere “sentsazio pertsonala” dela eta horretan ez dela sartuko. “Harremanetan nago berarekin eta Aldundiaren erantzuna jakin orduko bilduko gara”. Plaentxia.eus-ek ere galdera egin zuen Aldundian, baina oraindik ez du arduradunaren erantzunik jaso.