"Ni eta nire familia mirariz gaude bizirik"

Egoitz Unamuno 2020ko mar. 5a, 11:03

2011ko luiziaren irudia.

“Ni eta nire familia mirariz gaude bizirik. 2011n luizia gertatu zenean, ni farola batetik zintzilik gelditu nintzen eta familia osoa etxean inkomunikatuta. Hona ez zen inor etorri eta hurrengo egunean soka baten laguntzaz jeitsi behar izan genuen etxetik. Horren irudiak baditut eta bere garaian herriko udalbatzarrera eroan nituen. Gainera, hasieran esan zidaten luiziaren lurrak neronek kendu beharko nituela, baina, azkenean, ez borrokatu gabe, lan horiek Aldundiak hartu zituen bere gain.
2013an bigarren luizia gertatu zen. 2020an gaude eta lanak egin barik daude oraindik”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.