Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna

Ekimenez jositako egitarau morea M8aren bueltan

M8 plataformak eta Udalak antzerki, dantza, tailer eta bestelako hainbat ekimen antolatu dituzte martxoaren 8aren bueltan. 

M8 Plataformak antolatuta, martxoaren 7an, zapatuan, 17:30ean Gorputza esnatu ta txispa piztu tailerra egingo dute Irati eta Asunekin (kiroldegian) eta ostean, 19:30ean, herria apaintzeko triki-poteoa abiatuko dute kalean. Martxoaren 8an, 11:30ean, Irradaka dantza entsaiatuko dute plazan, 12:30ean manifestazioa egingo dute herrian zehar eta ondoren, plazan dantza egingo dute eta amaitzeko, bazkari autogestionatua egingo dute Plaza Zaharrean.

Udalaren egitaraua

Udaleko Emakumeen Topaguneak antolatuta, martxoaren 6an, 22:15ean, Erradikalak ginen bertso-antzerki ikuskizuna eskainiko dute antzokian. Martxoaren 10ean, arratsaleko 18:30ean Zauri(ak) Erromena, Gorputza. Feminismoak dokumentala proiektatuko da antzokian eta ondoren solasaldia egingo da. Martxoaren 12an, umeendako Mari, Meri eta Lari antzezlana eskainiko dute antzokian eta Una cuestion de genero pelikula proiektatuko da antzokian. Azkenik, martxoaren 28an, El Enjambre antzezlana eskainiko dute antzokian.