Estalki berria ipiniko dute futbol zelaiko harmailetan

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 4a, 15:38

Futbol zelaiko estalkia apurtuta.

Zatika, apurtuta dago Ezoziko Futbol Zelaiko harmailetako estalkia. Alkateak emandako azalpenen arabera, abenduko haizeteek jaso zuten haren zati bat, eta denborak aurrera egin ahala, gehiago apurtzen joan da. Bada, dagoeneko hasi dira estalkia ordezkatzen.

Abenduko haizetea futbol zelaiko harmailetako estalkia apurtzen hasi zela ikusita, Udalak aseguruari parte eman, eta estalki berria ipintzea erabaki zuen. 

Oraingo estalkiaren material bera erabili barik, txapa erabiliko dute berrirako. Iker Aldazabal alkateak jakinarazitakoaren arabera, harmailen fondoan hasita daude berria ipintzen, estalkia hantxe zegoen-eta egoera okerrenean.

13.500 euro

Gainerako estalkia aldatzeko, berriz, materiala ailegatzeko zain dago errementaria. Hura jaso bezain laster aldatuko du estalki osoa. 13.500 euroko aurrekontua dute zaharberritze lanek, baina aseguru etxeak - Mapfrek- bere gain hartuko du kostuaren 7.500 euro. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.