Gaur iluntzean Gaztetxean egingo den tailerra aurkeztu dute “ni txarra naiz margotzen” edo “nik ez dakit sortzen” esaten duten emakumeendako aukera modura. “Sormena autoezagutzarako eta autoafirmaziorako tresna oso indartsua dela uste dugu, eta ahalduntzea helburu izanik, sormenarekiko harremanean izan ditzakegun intseguritate, beldur eta konfiantza falta gainditu nahi genituzke jolasari bide emanez”, esplikatu dute.
Sormenetik ahaldundu da tailerraren izenburua eta 18:00etatik 20:00etara da hitzordua, Gaztetxean.