Ingeles mintzapraktika taldea abiatuko da gaur

Egoitz Unamuno 2020ko mar. 4a, 10:07

Herritar boluntario batek gidatuta, martxoan ingelesa praktikatzeko taldea osatuko da herrian. Taldea astean ordubetez batuko da eta izena emateko gutxieneko ingeles maila eskatuko da.

Mintzapraktika saioak egingo diren eguna eta ordutegia zehaztuta daude. Saioak asteazkenetan izango dira, 19:00etatik 20:00etara, Elkartegian (Etxaburuetan) eta era boluntarioan jardungo duen herritar batek dinamizatuko ditu. Dinamizatzaileak astero gai bat proposatuko die parte hartzaileei eta hauek gaiaren inguruan berba egingo dute, talde txikietan banatuta. Lehen saioa martxoaren 4an egingo dute.

Izen-emateko epea zabalik dago udaletxeko harrera zerbitzuan. Deitu 943 75 30 43 telefonora edo udala@soraluze.eus helbidera idatzita. Saioak debaldekoak izango dira.