Kooperatibak lan-poltsa berrituko du

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 3a, 12:19

Kooperatibako sarrera.

Kooperatibak lan-poltsa berritzeari ekin dio eta aurkezteko bi baldintza ezarri ditu: bertako bazkidea izatea, edo bazkideen seme-alaba izatea, eta euskaraz jakitea. Martxoaren 24ra arteko epea dago izena emateko.

Kooperatibatik esplikatu dutenez, lan-poltsara sartzen denak lanpostu guztietan jarduten ikasi beharko du, ordezkapenak egitea tokatzen denerako. Lan-poltsan izena emateko, Kooperatibara bertara eraman behar da curriculuma martxoaren 24a baino lehen.

Gaur egun Soraluzeko Kooperatiba Elkarteak sei langile ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.