Jaitsi egin da langabezia udalerrian

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 3a, 09:39

Gutxi bada ere, otsailean jaitsi egin da udalerriko langabezia datua. Kopurutan, urtarrilean baino 5 langabe gutxiago kontabilizatu dira; horri esker, langabezia-tasa %13tik jaitsi, eta %12,86an kokatu da. Gainera, Soraluze eta Eibar izan dira jaitsiera izan duten Debabarreneko udalerri bakarrak.

Azkenaldian ez bezala, otsaileko datuen arabera, Debabarrena eskualdetik, bakarrik Soraluzek eta Eibarrek lortu dute langabeziari dagokion datua hobetzea. Hobetzeko gehien dutenak ere badira, hori bai. Edozelan ere, bi udalerriotan jaitsi egin da langabe kopurua urtarrilarekin alderatuta. 

Herriz herri

Gainerako udalerriei dagokienez, Elgoibarren eta Mutrikun gora egin du, eta gainerako udalerrietan berdin mantendu da. Deba da, berriz, langabezia-tasarik baxuena duen udalerria.

Hona hemen herriz herriko datuak:

  • Deba 182         %6,83
  • Eibar 1.591       %12,49
  • Elgoibar 525     %9,49
  • Mendaro 78      %7,89
  • Mutriku 236       %8,87
  • Soraluze 241      %12,86
  • Debabarrena 2.853    %10,78

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.