Matrikularen hilabeteko prezioa izango da 30 eurokoa eta deskontua ezarriko zaie 3 hilabetetik gorako matrikula egiten dutenei. Dagoeneko eman daiteke izena Iratxo goxodendan edo soraluzebatukada@gmail.com helbidera idatzita.
Lehenengo hiru hilabeteetako egunak ondorengoak izango dira: martxoak 26-27, apirilak 16-17 eta maiatzak 21-22.
Nerearen esanetan, “ikastaroan parte hartzeko ez da behar inolako ezagutza musikalik, nahikoa da gogoa izatea, etortzea eta praktikatzea”. Bere nahia da Soraluzen “adin ezberdinetako gizon emakumez” osatutako batukada taldea eratzea, batukadaren kultura “bertakotzeko”. Zehaztu duenez, taldea osatu ahal izateko gutxienez 14 lagunek eman beharko dute izena.