Ander Hormaetxea: "Nire bokazioa da polizia izatea"

Ubane Madera Zangitu 2020ko martxoaren 2a

Ander Hormaetxea Garcia, Udaltzaingorako sarreran.

Ander Hormaetxea Garcia (Gurutzeta, Bakaraldo, 1984), Soraluzeko udaltzain berria da. Gaur, astelehena, du lehen laneguna. Gidari izatetik, polizia izatera pasa da. 

- Zela bukatu duzu hemen, horren urrutikoa izanda?
- Curriculuma bota nuen Eibarren, eta hemendik deitu zidaten, lan-poltsa bateratua dago-eta.
- Berez, Eibarren lan egin nahi zenuen?
- Ez, bertan atera zen eskaintza, eta horregatik bota nuen hara curriculuma, beste udaletxe askotara moduan. Eta begira, hemendik deitu didate.
- Eta zer moduz?
- Momentuz, ondo. Dena berria da niretzat. Lehen aldia da polizia modura ere. 
- Orain arte gidari izandakoa zara, ezta?
- Tranbiako makinista nintzen, Gasteizen. Euskotrenen sartu nintzen, eta lehenengo hemen ibili nintzen, Lurraldebuseko autobusak gidatzen, eta gero joan nintzen Gasteizera tranbia gidatzera.
- Hortaz, ederra aldaketa!
- Bai, niretzat bai; urte asko daramatzat honen bila. Nire bokazioa da polizia izatea. Urte asko dela hasi nintzen honetarako prestatzen, 2014tik, beraz, pozik nator. 
- Noiz arte etorri zara?
- Espero dut luzerako izatea. Nestorren (Iñurrieta) lekua betetzera etorri naiz. Eta ea nola doan. Nik plaza finkoa atera nahiko nuke. 
- Lurraldebusen gidari izanda, ezagutzen zenuen Soraluze?
- Kanpotik. Errepideak, eta Olako zubia. Soraluze-Ondarroa autobusa gidatzen nuen, eta han nuen geralekua.
- Zein da zure lehen inpresioa?
- Kidearekin (Josu) oso ondo nabil, ikasten nabil, eta eroso sentitzen naiz. 
- Ez zaizu urruti geratzen jaioterritik?
- Bueno, Gasteiz urrutirago dago. 50 kilometro kendu ditut egunero. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.